BIDEO PODKAST-A GRABATZEN
BIDEO PODKAST-A GRABATZEN Bideo podkast-ak gaitegi baten inguruan azalpena emateko baliabide oso erabilgarria da. Izan ere, gure lagunekin, ikaskideekin etab. gai baten inguruan hitz egiteko eta hausnartzeko aukera ematen du. Horrez gain, hain aspergarria edo astuna ez da egiten beste pertsona batzuk hitz egiten entzuten ditugunean eta gainera era dibertigarri eta eramangarri batean egiten badute, askoz interesgarriagoa da. Adibidez, ni eta nire taldeak POI (proiektuetan oinarritutako irakaskuntza) ren inguruan hitz egiten egon gara eta horren informazioa eta azalpenak emateko, bideo podkastaz baliatu gara. Lan egiteko era oso interesgarria da, atzetik lan handia duen arren. Azkenean, horrelako bideo bat grabatu behar denean, gidoia bat prestatu behar da, ahotsa ondo grabatu eta bideo kamara ongi jarri. Ondoren, bideoa editatzea lan gehiena eramaten duena da. Izan ere, ez dugu oso ongi maneiatzen nola erabili Capcut eta horrelako tresnak bideoak egiteko. Beraz, pixka bat zaila egi...