Entradas

BIDEO PODKAST-A GRABATZEN

Imagen
BIDEO PODKAST-A GRABATZEN Bideo podkast-ak gaitegi baten inguruan azalpena emateko baliabide oso erabilgarria da. Izan ere, gure lagunekin, ikaskideekin etab. gai baten inguruan hitz egiteko eta hausnartzeko aukera ematen du. Horrez gain, hain aspergarria edo astuna ez da egiten beste pertsona batzuk hitz egiten entzuten ditugunean eta gainera era dibertigarri eta eramangarri batean egiten badute, askoz interesgarriagoa da.  Adibidez, ni eta nire taldeak POI (proiektuetan oinarritutako irakaskuntza) ren inguruan hitz egiten egon gara eta horren informazioa eta azalpenak emateko, bideo podkastaz baliatu gara. Lan egiteko era oso interesgarria da, atzetik lan handia duen arren. Azkenean, horrelako bideo bat grabatu behar denean, gidoia bat prestatu behar da, ahotsa ondo grabatu eta bideo kamara ongi jarri. Ondoren, bideoa editatzea lan gehiena eramaten duena da. Izan ere, ez dugu oso ongi maneiatzen nola erabili Capcut eta horrelako tresnak bideoak egiteko. Beraz, pixka bat zaila egi...

UNITATE DIDAKTIKO BATEN DISEINUA

Imagen
  UNITATE DIDAKTIKO BATEN DISEINUA Unitate didaktiko baten diseinua eta simulazioa egin dugu klasean. Taldeka, talde bakoitzak berea egin du eta nik eta nire taldeak, birziklapenaren inguruan egin dugu. Hau da, lehenik eta behin datu orokorrak (ikastaroa, irakasgaia, etab.) bildu ditugu eta ondoren, helburu didaktikoak zehaztu ditugu. Hau da, unitatearekin zer lortu nahi dugun. Bestetik, unitatean landuko diren funtsezko gaitasunak zehaztu ditugu eta eduki nagusiak. Horrez gain, ze metodologia erabiliko dugun zehaztu dugu, gure kasuan, ikaskuntza ludikoa eta parte hartzailea, talde lana eta jolas bidezko ikaskuntza. Metodologia hau aukeratu dugu, iruditu zaigulako birziklapenaren inguruan hobekien ikasten den modua jolasen bidez eta taldean parte hartzearen bidez ikasten dela. Horretarako zenbait jarduera prestatu ditugu, hala nola, birziklapen biobingoa eta eskulan jasangarriak. Era berean, ikasle guztien gaitasun eta beharretara egokitzen saiatu gara. Azkenik, ikasgelan simulazio...

IRAKASKUNTZAKO LANGUNEAK

  IRAKASKUNTZAKO LANGUNEAK Askotan uste dugu eskola irakasleek bakarrik osatzen dutela. Baina guztiz oker gaude. Eskola askoz gehiago da. Beste kargu oso garrantzitsuak daude ez diegunei behar duten garrantzi guztia ematen. Adibidez, zuzendaria, idazkaria, ikasketaburua, orientatzailea etab. Guzti hauen elkarlana ezinbestekoa da eskolak funtziona dezan. Azkenean, eskola kargu ezberdinen arteko elkarlana da eta denek bere partetik jarri behar dute aurrera egin dezan.

NEUROHEZKUNTZA GURE AURKEZPENA

  NEUROHEZKUNTZA Behin aurkezpena egina, neurohezkuntzaren inguruan gauza asko ikasi ditut eta gaian sakontzeko aukera eman dit. Gainera, ohartu naiz neurohezkuntza disziplina oso interesgarria dela klasean erabiltzeko eta praktikan jartzeko. Batetik, ikasleen parte hartzea sustatzen duelako eta bakoitzaren beharretara eta erritmora egokitzen delako. Horrez gain, neurohezkuntzak emozioei garrantzi handia ematen die. Hau da, haurra egiten ari den ariketa gustora egiten ari bada, berriz ere errepikatzea eragingo du. Horregatik, neurohezkuntzak alderdi horri garrantzi asko ematen dio. Aurkezpenari dagokionez, ongi atera zen eta uste dut era egoki batean azaldu genuela denek ulertzeko. Egia da, agian teorien atala nahiko astuna izan zela. Bestetik, aurkezpena hasteko proposatutako dinamika nahiko erakargarria izan zen; entzuleei galdetu genien ea neurohezkuntzaz zer zekiten eta esandako arbelan idatzi genuen. Ondoren, aurkezpena horretan oinarrituta azaltzen joan ginen.

HOY EMPIEZA TODO

 HOY EMPIEZA TODO "Hoy empieza todo" filmak, hausnarketa sakona egiten du irakasleen lanbidearen inguruan eta haren garrantziaz. Gainera, azpimarratu egiten du irakasle izatea ez dela bakarrik edukiak transmititzea, baizik eta hori baino askoz gehiago dela. Hau da, irakasleak ikasleak ulertzen eta laguntzen saiatu behar dira. Etxeko egoeraz jabetu behar dira eta haiek lagundu, lasaitasuna eta konfiantza transmitituz.  Horri lotuta, gu irakasle bezala ze nolako eginkizuna dugun hausnartzera lagundu dit eta benetan irakasle lanbidea gogorra dela ikusten da. Pelikulan, zenbait kasu gogor ikusi dira eta bertan, irakaslea funtsezko figura dela ikaslea laguntzeko argi geratzen da.

LA OLA

Imagen
  LA OLA Hasteko, La Ola izeneko filman, bigarren hezkuntzako irakasle batek esperimentu bat egiten du bere gelan ikasleei faxismoa nola sortzen den erakusteko. "La Ola" izeneko mugimendua sortzen dute, diziplina, obedientzia eta komunitate-zentzua sustatzen dituena, baina berehala deskontrolatu egiten da eta ikasleak autoritasimo sistema horretako paperean sartzen dira. Hori dela eta, esperimentua arriskutsua eta totalitarioa bihurtzen hasten da. Ondorioz, esperimentu hau ikusita, argi geratzen da pertsonak erraz manipulatu daitezkeela. Behin filma ikusita, zenbait alderdik nire arreta deitu dute. Besteak beste, irakasle izatearen figura ze nolako autoritatea eragiten duen ikasleengan eta zenbat kasu egiten dioten irakasleari esaten dioten guztiari. Adibidez, esaten dienean sistema autoritario bat sortuko dutela eta irakasleari Mr/señor Wenger deitu behar diotenean. Bertan ikus daiteke, ikasleek haien gainetik norbait dagoela ikusten badute eta zerbait "horrela eta horr...

ETIKA ETA DEONTOLOGIA

Irakasleen lanbidearen garrantziaz aritu gara gaur klasean eta horretaz hausnartzea eragin dit. Irakasletza garrantzirik gabeko edo lanbide bezala kontuan hartzen ez den lanbidea da batzuentzat eta mespretxatu egiten dute. Gainera, askotan haur hezkuntza edota lehen hezkuntza graduak ikasteagatik, mespretxuzko iruzkinak entzuten ditugu;"hori ez da lanbidea", "irakasle edonor izan daiteke" eta horrelakoak.  Gainera, irakasleak ezagutzak irakasten dituztenak direnez gain, pertsonak hezitzen dituztenak dira. Horrez gain, irakaslerik gabe, ez legoke beste lanbide edota ikasketarik egongo eta zati handi bat haiei esker da, eta etorkizun batean, guri esker. Bestetik, irakasle lanbidea nire iritziz, bokazioa duten pertsonentzat den zerbait da. Hau da, betidanik irakasle izateko kutsu hori izan dutenentzat.