LA OLA
LA OLA
Hasteko, La Ola izeneko filman, bigarren hezkuntzako irakasle batek esperimentu bat egiten du bere gelan ikasleei faxismoa nola sortzen den erakusteko. "La Ola" izeneko mugimendua sortzen dute, diziplina, obedientzia eta komunitate-zentzua sustatzen dituena, baina berehala deskontrolatu egiten da eta ikasleak autoritasimo sistema horretako paperean sartzen dira. Hori dela eta, esperimentua arriskutsua eta totalitarioa bihurtzen hasten da. Ondorioz, esperimentu hau ikusita, argi geratzen da pertsonak erraz manipulatu daitezkeela.
Behin filma ikusita, zenbait alderdik nire arreta deitu dute. Besteak beste, irakasle izatearen figura ze nolako autoritatea eragiten duen ikasleengan eta zenbat kasu egiten dioten irakasleari esaten dioten guztiari. Adibidez, esaten dienean sistema autoritario bat sortuko dutela eta irakasleari Mr/señor Wenger deitu behar diotenean. Bertan ikus daiteke, ikasleek haien gainetik norbait dagoela ikusten badute eta zerbait "horrela eta horrela" egin behar dutela esaten dietenean, azkar obeditzen dute eta egiten dute. Hor agerian geratzen da pertsonak oso erraz manipulatu daitezkeela.
Ildo beretik jarraituz, irakasleek beren erantzukizunaz eta beren ekintzek gazteengan izan dezaketen eraginaz jabetu behar dute, izan ere, irakasleek eragin handia dute ikasleengan.
Comentarios
Publicar un comentario