Entradas

Mostrando entradas de febrero, 2025

NIRE ESPERIENTZIA IRAKASLE LANAREN JARDUERAN

NIRE ESPERIENTZIA IRAKASLE LANAREN JARDUERAN Gaurko klasean, irakasle lanaren jarduera egin dugu. Hau da, bikoteka edo hirunaka jarri gara eta testu bat irakurri dugu. Ondoren, irakurritakoa ulertu eta barneratu dugu gero gure ikasleei azaltzeko.  Hasieran, pixka bat urduri negoen ez nekielako nola azalduko nuen. Hitz egiten hasi naizenean, lasaitu naiz eta uste dut nahiko egituratuta eta argi azaldu dudala. Gainera, taldean 3 ginenez, eta bi testu zeudenez, bigarren testua 2 irakaslek azaldu dugu. Hori dela eta, azalpena era argian eman dugu, bakoitzak zerbait aportatzen zuelako eta bion artean azalpen oso bat egitea lortu dugu. Ahozko azalpena egin aurretik, bakoitzak testua bakarka irakurri du eta informazio esanguratsuena azpimarratu dugu. Ondoren, jasotako informazioa bion artean partekatu dugu eta ikasleen aurrean aurkezpena eman aurretik "entsegu" moduko bat egin dugu. Antolatu garen modua ona dela iruditu zait baina hobetu nezakeena izan daiteke, mantsoago hitz egitea...

7. Nola erlazionatzen da Banduraren ikaskuntza sozialaren teoria bideoan aurkeztutako kontzeptuekin?

 Banduraren ikaskuntza sozialaren teoriak, imitazioaren eta ereduen bidezko ikaskuntza azpimarratzen du eta haurren ikaskuntza prozesua horretan oinarritzen dela adierazten du. Hau da, teoriak adierazten du nola haurrek, inguruan dituzten gurasoak, irakasleak, anai-arreba helduen jarrera imitatzen duten eta haien portaera behatzen dute eta ondoren berdin jokatzen dute.      Bideoan aurkeztutako kontzeptuekin erlazionatuz, argi ikus daiteke Banduraren ikaskuntza sozialaren teoriarekin zerikusi handia duela. Adibidez, bideoan ikusitako adibide bati jarraituz, ikusten da ama oihuka egiten duenean alaba/semea zerbait gaizki egin duelako, ondoren, antzeko egoera baten aurrean aurkitzen denean alaba/semea, berdin jokatzen dute eta oihu egitera jotzen dute.          Gainera, haurrak ingurukoek egiten dutenaren arabera finkatzen dute askotan zer den egokia eta zer ez. Imitazioa eta ereduak funtsezko faktoreak dira haurren ikaskuntzan.

6. Etikoa al da helduen jokabidea haurren heziketa moralerako eredu gisa erabiltzea?

          Haurrek helduen jokabidea heziketa moralerako eredu gisa erabiltzea ez da guztiz etikoa, haurrak ikusten dutenean soilik oinarritzen direlako eta ez dielako lekua ematen pentsatzeko eta iritzi kritiko bat sortzeko. Hau da, haurrak imitazioaren bidez ikasten dute, beraz, helduek egiten dutenean oinarritzen dira eta horrekin garatzen eta sortzen dute haien jokabidea eta haien nortasuna. Horrekin batera, haien autonomia alde batera uzten da, izan ere, ez dira gai beraien kabuz, giza garapena sustatzeko eta garatzeko.          Laburbilduz, imitazioa garrantzitsua bada ere, haur bakoitzaren autonomia alde batera uzten du. Beraz, garrantzitsua da oreka bilatzea ikasteko modu horretan. Hau da, imitazio bidez ikasi baina autonomiari ere leku bat egin prozesu garrantzitsu horretan.

5. Zer ondorio ditu bideo horrek etorkizuneko irakasleak etika profesionalari dagokionez trebatzeko?

         Nire ustez, oso garrantzitsua da irakasleen baloreak eta jarrera lantzea eta txiki txikitatik lantzen hastea, batez ere, irakasle izan nahi duten horientzat. Azkenean, urte batzuk barru, gu haur batzuen erreferente izango gara, eta guk egiten duguna imitatuko dute. Orduan, gure baloreak eta jarrerrak, haurrengan eragina izan dezakete. Hori dela eta, balio moralei ematen zaien garrantzi gutxi hori alde batera utzi beharko litzateke, eta geroz eta garrantzi gehiago eman eta eskoletan, txikitatik, erakutsi eta landu ze nola garrantzia duten balio moral horiek. 

4. Haurrak zenbateraino dira eragile autonomoak beren moraltasuna eraikitzeko orduan?

        Haurren hezte prozesuaren hasieran, oso zaila da beraiek beren kabuz zer dagoen ongi eta zer dagoen gaizki ezberdintzea. Izan ere, imitazioaren bidez ikasten dutenez, beraiek baino helduagoa den pertsona batek egiten badu, uste dute ongi dagoela. Baina urteak bete ahala, gerta daiteke konturatzea imitatzen duten guztia ez dagoela guztiz ondo eta gauza batzuk gaizki daudela.

3. Nola eragiten du gizarte-inguruneak haur baten identitate moralaren eraketan?

         Gizarte-inguruneak haur baten identitate moralaren eraketan, izugarrizko eragina du. Izan ere, segun zen tokitan jaio garen, modu batekoak edo bestekoak izaten gara. Hau da, testuinguruaren arabera, rol batzuk edo beste batzuk jokatzen ditugu. Adibidez, zure lagun guztiak 12 urterekin gauean ateratzen badira, zu kanpoan ez geratzeko, berdina egitera jotzen duzu, eta bertan, argi eta garbi ikusten da “enkajatzeko” beraiek egiten duten berdina egitera bultzatzen duzula zure burua nahiz eta nahi ez izan, baina onarpena jasotzeko egiten duzu.

2. Imitazioa ikaskuntza moralaren modu eraginkorra al da haurrengan?

         Imitazioa, ikaskuntza moralaren modu eraginkorra da haurrengan zenbait baldintza betetzen baditu. Batetik, haurren erreferenteak direnak, jarrera egokia eta moralki prestatua eta landua izan behar dute. Hau da, balore moral horiek aurretik landuak egon behar dira. Adibidez, oldarkortasunik eta biolentzarik gabe. 

1. Zenbateraino gara haurrek gugandik imitatzen dituzten ekintzen erantzule?

Imagen
           Argi dago, haurrek, gugandik, helduengandik, imitatzen dituzten ekintzen erantzule direla. Hau da, guk egiten dugun guztia haiek imitatzen dute. Adibidez, nire jokabidea oldarkorra bada eta ikusten badute garrasika aritzen naizela, haiek, antzeko egoera batekin topo egiten dutenean, berdin erantzuteko joera izango dute. Azkenean, gu, haurrentzat erreferente gara, eta guk egiten duguna zuzena dena dela uste dute. Beraz, irakasleak, haurrentzat, eredugarri dira, eta oso garrantzitsua da irakasleek haurren aurrean erakusten duten jokabidea eta jarrera.