NIRE ESPERIENTZIA IRAKASLE LANAREN JARDUERAN
NIRE ESPERIENTZIA IRAKASLE LANAREN JARDUERAN
Gaurko klasean, irakasle lanaren jarduera egin dugu. Hau da, bikoteka edo hirunaka jarri gara eta testu bat irakurri dugu. Ondoren, irakurritakoa ulertu eta barneratu dugu gero gure ikasleei azaltzeko.
Hasieran, pixka bat urduri negoen ez nekielako nola azalduko nuen. Hitz egiten hasi naizenean, lasaitu naiz eta uste dut nahiko egituratuta eta argi azaldu dudala. Gainera, taldean 3 ginenez, eta bi testu zeudenez, bigarren testua 2 irakaslek azaldu dugu. Hori dela eta, azalpena era argian eman dugu, bakoitzak zerbait aportatzen zuelako eta bion artean azalpen oso bat egitea lortu dugu.
Ahozko azalpena egin aurretik, bakoitzak testua bakarka irakurri du eta informazio esanguratsuena azpimarratu dugu. Ondoren, jasotako informazioa bion artean partekatu dugu eta ikasleen aurrean aurkezpena eman aurretik "entsegu" moduko bat egin dugu.
Antolatu garen modua ona dela iruditu zait baina hobetu nezakeena izan daiteke, mantsoago hitz egitea.
Gainera, tokatu zaigun gaia, oso gai interesgarria izan da, hain zuzen ere, esfortzuaren galera azkeneko belaunaldien artean.
Irati Albeniz
Comentarios
Publicar un comentario