7. Nola erlazionatzen da Banduraren ikaskuntza sozialaren teoria bideoan aurkeztutako kontzeptuekin?
Banduraren ikaskuntza sozialaren teoriak, imitazioaren eta ereduen bidezko ikaskuntza azpimarratzen du eta haurren ikaskuntza prozesua horretan oinarritzen dela adierazten du. Hau da, teoriak adierazten du nola haurrek, inguruan dituzten gurasoak, irakasleak, anai-arreba helduen jarrera imitatzen duten eta haien portaera behatzen dute eta ondoren berdin jokatzen dute.
Bideoan aurkeztutako kontzeptuekin erlazionatuz, argi ikus daiteke Banduraren ikaskuntza sozialaren teoriarekin zerikusi handia duela. Adibidez, bideoan ikusitako adibide bati jarraituz, ikusten da ama oihuka egiten duenean alaba/semea zerbait gaizki egin duelako, ondoren, antzeko egoera baten aurrean aurkitzen denean alaba/semea, berdin jokatzen dute eta oihu egitera jotzen dute.
Gainera, haurrak ingurukoek egiten dutenaren arabera finkatzen dute askotan zer den egokia eta zer ez. Imitazioa eta ereduak funtsezko faktoreak dira haurren ikaskuntzan.
Comentarios
Publicar un comentario