DEBATEA
Klasean egindako debatea neurozientzia eta neurohezkuntzaren inguruan oso interesgarria izan da. Nahiz eta hasieran hastea pixka bat kostatu zaigun, ondoren haria hartu diogu eta bi taldeek parte hartu dute eta oso ongi argudiatu dute bakoitzak bere posizioa. Gainera, moderatzaile bat egoteak lagundu du talde bakoitzaren kideei hitza emateko.
Horrez gain, nik proiektuan landu dudan gaia neurohekzuntza izan denez, debatea egiteko erraztasun handiagoa izan dut gaiaren inguruan gehiago nekielako. Baina egia da, nire ikaskideen erantzunak entzunez ere gauza gehiago ikasi ditudala.
Azkenik, klasean debateak egitea oso interesgarria da, gure parte hartzea sustatzen duelako eta gainera gure egunerokoan etorkizunean erabiliko ditugun gaien inguruan hitz egiten duelako.
Comentarios
Publicar un comentario