ETIKA ETA DEONTOLOGIA
Irakasleen lanbidearen garrantziaz aritu gara gaur klasean eta horretaz hausnartzea eragin dit.
Irakasletza garrantzirik gabeko edo lanbide bezala kontuan hartzen ez den lanbidea da batzuentzat eta mespretxatu egiten dute. Gainera, askotan haur hezkuntza edota lehen hezkuntza graduak ikasteagatik, mespretxuzko iruzkinak entzuten ditugu;"hori ez da lanbidea", "irakasle edonor izan daiteke" eta horrelakoak.
Gainera, irakasleak ezagutzak irakasten dituztenak direnez gain, pertsonak hezitzen dituztenak dira. Horrez gain, irakaslerik gabe, ez legoke beste lanbide edota ikasketarik egongo eta zati handi bat haiei esker da, eta etorkizun batean, guri esker.
Bestetik, irakasle lanbidea nire iritziz, bokazioa duten pertsonentzat den zerbait da. Hau da, betidanik irakasle izateko kutsu hori izan dutenentzat.
Comentarios
Publicar un comentario