NEUROHEZKUNTZA GURE AURKEZPENA
NEUROHEZKUNTZA
Behin aurkezpena egina, neurohezkuntzaren inguruan gauza asko ikasi ditut eta gaian sakontzeko aukera eman dit. Gainera, ohartu naiz neurohezkuntza disziplina oso interesgarria dela klasean erabiltzeko eta praktikan jartzeko. Batetik, ikasleen parte hartzea sustatzen duelako eta bakoitzaren beharretara eta erritmora egokitzen delako.
Horrez gain, neurohezkuntzak emozioei garrantzi handia ematen die. Hau da, haurra egiten ari den ariketa gustora egiten ari bada, berriz ere errepikatzea eragingo du. Horregatik, neurohezkuntzak alderdi horri garrantzi asko ematen dio.
Aurkezpenari dagokionez, ongi atera zen eta uste dut era egoki batean azaldu genuela denek ulertzeko. Egia da, agian teorien atala nahiko astuna izan zela. Bestetik, aurkezpena hasteko proposatutako dinamika nahiko erakargarria izan zen; entzuleei galdetu genien ea neurohezkuntzaz zer zekiten eta esandako arbelan idatzi genuen. Ondoren, aurkezpena horretan oinarrituta azaltzen joan ginen.
Comentarios
Publicar un comentario