UNITATE DIDAKTIKO BATEN DISEINUA

 UNITATE DIDAKTIKO BATEN DISEINUA


Unitate didaktiko baten diseinua eta simulazioa egin dugu klasean. Taldeka, talde bakoitzak berea egin du eta nik eta nire taldeak, birziklapenaren inguruan egin dugu. Hau da, lehenik eta behin datu orokorrak (ikastaroa, irakasgaia, etab.) bildu ditugu eta ondoren, helburu didaktikoak zehaztu ditugu. Hau da, unitatearekin zer lortu nahi dugun. Bestetik, unitatean landuko diren funtsezko gaitasunak zehaztu ditugu eta eduki nagusiak. Horrez gain, ze metodologia erabiliko dugun zehaztu dugu, gure kasuan, ikaskuntza ludikoa eta parte hartzailea, talde lana eta jolas bidezko ikaskuntza. Metodologia hau aukeratu dugu, iruditu zaigulako birziklapenaren inguruan hobekien ikasten den modua jolasen bidez eta taldean parte hartzearen bidez ikasten dela. Horretarako zenbait jarduera prestatu ditugu, hala nola, birziklapen biobingoa eta eskulan jasangarriak. Era berean, ikasle guztien gaitasun eta beharretara egokitzen saiatu gara. Azkenik, ikasgelan simulazioa egin dugu eta gure unitate didaktiko proposamena praktikan jarri dugu. 

Jarduera honi esker, gu etorkizuneko maisu/maistra izango garelakoan, unitate didaktiko bat nola diseinatzen den ikasi dugu. Izan ere, oso garrantzitsua da horrelakoak nola egiten diren ikastea. Bestetik, jarduera oso interesgarria izan dela iruditu zait baina uste dut kasu errealean ikustea beharrezkoa dela benetan guk prestatutakoa ondo funtzionatzen duen edo ez ikusteko. Hau da, teorian proposamena "ongi" dagoela edo egokia dela dirudi baina gero errealitatera eramatean, ongi joango da?.

Comentarios

Entradas populares de este blog

IRAKASKUNTZAKO LANGUNEAK

LA OLA