UNITATE DIDAKTIKO BATEN DISEINUA
UNITATE DIDAKTIKO BATEN DISEINUA Unitate didaktiko baten diseinua eta simulazioa egin dugu klasean. Taldeka, talde bakoitzak berea egin du eta nik eta nire taldeak, birziklapenaren inguruan egin dugu. Hau da, lehenik eta behin datu orokorrak (ikastaroa, irakasgaia, etab.) bildu ditugu eta ondoren, helburu didaktikoak zehaztu ditugu. Hau da, unitatearekin zer lortu nahi dugun. Bestetik, unitatean landuko diren funtsezko gaitasunak zehaztu ditugu eta eduki nagusiak. Horrez gain, ze metodologia erabiliko dugun zehaztu dugu, gure kasuan, ikaskuntza ludikoa eta parte hartzailea, talde lana eta jolas bidezko ikaskuntza. Metodologia hau aukeratu dugu, iruditu zaigulako birziklapenaren inguruan hobekien ikasten den modua jolasen bidez eta taldean parte hartzearen bidez ikasten dela. Horretarako zenbait jarduera prestatu ditugu, hala nola, birziklapen biobingoa eta eskulan jasangarriak. Era berean, ikasle guztien gaitasun eta beharretara egokitzen saiatu gara. Azkenik, ikasgelan simulazio...